Plazak eta jaiak bete ondoren, Puro Relajo Kursaaleko oholtzara itzuliko da bere proposamen intimo eta landuenarekin: «Puro Relajo, castillos en el aire». Guztiok noizbait izan ditugun amets, maitasun eta promesen inguruko musika-bidaia da, ezinezkoak diruditen arren bizirik mantentzen gaituzten horien ingurukoa.
Auditorioetarako sortutako ikuskizun honetan, taldeak bere arrakasta handienak errepasatuko ditu eta abesti berriak aurkeztuko ditu, inoiz entzun gabeko moldaketekin. Bere estilo bereizgarriarekin batera, zuzeneko musikaren indarra eta argiz, emozioz eta hurbiltasunez beteriko eszenaratzea eskainiko ditu.
Izan ere, guztiok dugu topa egiteko moduko aireko gazteluren bat.
Eta gaur gauean ezinezkoa zirudien amets hori beteko bagenu?
Iraupena: 2 ordu