"La gran cacería"

Bilbao 2027(e)ko Otsailak 24
  • "La gran cacería"

«Ba al dakizue zerk galarazten dizuen loa»? "La gran cacería" da Juan Mayorga antzerkigileak sortu eta antzeztutako bakarrizketa, Teatro del Barriok ekoitzia eta Luz Arcas-en begirada eszenikoarekin. Insomnio-gau batean du abiaburu, Siziliatik kontinentera doan itsasontzi batean.

Ikuskizuna Juan Mayorgaren ikerketa bat da. Mayorga antzerkigilea, eszena-zuzendaria, irakaslea, hizkuntzaren akademikoa, La Abadía Antzokiko zuzendari artistikoa, eta Antzerkiko Sari Nazional eta Letren Asturiasko Printzesa Sariaren irabazlea da, eta ikastun gisa hartzen du bere burua.

SINOPSIA

Gizon batek, gauez bere gelan dagoela, ezin du lorik egin. Behin eta berriz etortzen zaizkio burura beste ontzi batzuen, beste bidaia batzuen irudiak. Agian, denboran zeharreko bidaia bat da, espazioan zeharreko bidaia bat baino gehiago. Izan ere, Mediterraneoa Europako historiaren lekuko bat baino askoz gehiago da: protagonista, kartzelaria, hobiratzailea, izaeraren forjatzailea, pasioen hazkurria, jainkoa eta deabrua, mitoa eta errealitatea. Bidaiariak zeharkatzen duen itsasoak Europaren ideia bat egituratzen du, onena eta txarrena egiteko gai den kultura baten sehaska gisa. Irudiek loa galarazten diote, eta bidaiaria gogoetan hasten da itsasontziko sotoan berarekin bidaiatzen duten animaliez. Elkarrekin zeharkatzen duten itsaso horrek bere zibilizazioa nola hazi den ikusi du, kulturalki garatu den zibilizazio bat, baina gerrak, konkistak eta iraultzak eginez, sarritan beste zibilizazio batzuk basapiztiatzat hartuz.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea eta interpretazioa: Juan Mayorga
  • Zuzendaritza: Luz Arcas eta Juan Mayorga
  • Argiak: Virginia Rodríguez
  • Ekoizpen artistikoa: Ana Belén Santiago
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Miguel Valentín
  • Produkzio exekutiboa: Lucía Rico
  • Zuzendaritza teknikoa: Tony Sánchez
  • Komunikazioa: Paloma Fidalgo
  • Fotografia: Laura Ortega
  • Kartela: Jacobo Gavira

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2027(e)ko Otsailak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non