2027ko Umore - Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Zertarako balio du prentsa satirikoak? Nola egiten da? Nola egokitzen da sare sozialen hizkuntzara, desinformazioaren garai betean? Zein dira bere erreferente nagusiak?
Galdera horiek komediari buruzko gai zabalagoetara garamatzate, adierazpide eta kritika gisa ulertuta: umorearen eta graziaren arteko aldea, edo arte gisa eta entretenimendu gisa ulertutako komediaren artekoa. Azken batean, gaur egungo satiraren eta haren mekanismoen errepaso trinkoa, umoreak gaur egungo ekosistema kulturalean duen tokia ulertzeko.