SEXY ZEBRAS taldea martxoaren 12an iritsiko da Zentral Iruñera, "El principio llega al final" biraren barruan.
Sexy Zebras Madrilgo Hortaleza auzoan 2005ean sortutako rock alternatiboko hirukotea da. Gabi Montes (ahotsa eta baxua), José Luna (gitarra eta ahotsa) eta Jesús Luna (bateria) dira taldeko kideak. Rock gordina, garagea eta punkaren energia uztartzen dituzte, gitarra indartsuekin, erritmo biziekin eta zuzenekoetan eztanda egiten duen jarrerarekin. Hasierako lanetatik, Hola, Somos los Putos Sexy Zebras (2015) eta La Polla (2017), Calle Liberación (2022) eta Bravo (2025) diskoetaraino, euren soinua garatuz joan dira, rockaren indarra eta melodia itsaskorrak uztartuz. Zuzeneko indartsu eta biziak dira taldearen nortasunaren ezaugarri nagusietako bat