Formatu handiko ikuskizun liluragarria da, eszenatokian 16 artista profesional biltzen dituena: dantzariak, abeslariak eta aktoreak. Eszenaratze original eta harrigarria du, eta jantzi zein karakterizazio ikusgarriak nabarmentzen dira.
Bereizmen handiko LED pantaila handiek, eszenografia landuak eta atrezzo ikusgarriak P.T. Barnum-en unibertsoa errealismo harrigarriz birsortuko dute, ikusleak dena posible den zirku magiko batean murgilduz.
Ikuskizun indartsu honek zuzeneko ahots guztiak, energiaz betetako koreografia bikainak eta interpretazio apartak biltzen ditu. Eszena bakoitza ikusleentzako esperientzia bisual ahaztezin bihurtzen da.
Fitxa artistikoa:
Ekoizpen exekutiboa: VOL MUSIC EVENTS
Sormen-ekoizpena: SUERTE GUAPA PRODUCCIONES
Zuzendaritza artistikoa: Santiago Molina
Dramaturgia: Laura Giménez
Musika-egokitzapena eta ahots-zuzendaritza: Samuel Berenguer
Koreografiak: Leonor Jiménez
Bideo-eszena: VISUAL PRODUCCIONES
Eszenografia: WILLY PRODUCCIONES
Jantziak: MURCIA DESIGN ESTUDIO SL
Argiztapena eta soinua: SONYSON eta Santiago Molina