Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira.
Nahi gabeko haurdunaldiak amaitu du gudu-pilotu baten aireko karrera. Ez da gehiago zeru urdinera aireratuko. Orain, drone telegidatu bat hegaldarazten du edukiontzi klimatizatu batetik, Nevadako basamortuan, pantaila gris bati begira.
Egunez, 8.000 km-ra dauden terroristak zelatatzen ditu, eta botoi-kolpez hiltzen. Gauez, etxera itzultzen da, senarrarekin afaltzera eta alabarekin poni arrosekin jolastera, ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira. Egunetik egunera zailagoa da lana eta eguneroko bizitza bereiztea, Nevadako basamortua eta Afganistangoa bereiztea.
Fitxa artistikoa:
Estreinaldia Arriaga Antzokian.