Antoñito Molina

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Urriak 9
  • Antoñito Molina

Badaude beti itzultzen garen lekuak, eta Antoñito Molinak bere lekura itzultzea erabaki du. Teilatupeko terrazara. Gitarra batera. Hiru akordetara. Eta 14 urteko mutiko harengana, oraindik bere abestiek noraino eraman zezaketen ez zekien arren, kantatzean zer sentitzen zuen oso argi zuen harengana: zoriontsua zen. Oroitzapen horretatik sortu da Destino Felicidad, Antoñito Molinaren bira berria. Leku batera iristeaz ez ezik, urteen poderioz bidean utziz joaten garen guztia berreskuratzeaz hitz egiten duen bidaia.

Destino Felicidad lanarekin, Antoñitok leku hartatik begiratzen dio berriro bizitzari. Gurasoen etxeko terrazara gitarra batekin eta munduko ilusio guztiarekin igotzen zen mutikoarengana itzultzen da. Mugarik gabe amets egiten zuen harengana. Oraindik agertokiak, birak eta ahoz aho zabaltzen ziren abestiak ezagutzen ez zituen harengana. Zoriontsu izateko besterik gabe kantatzen zuen harengana. Berriz elkartze hori dago bere lan berriko abestien atzean, baita bira honen espirituaren atzean ere: funtsezkora itzultzea, aurrera begiratzeari utzi gabe.

Destino Felicidad abesteko, hunkitzeko, ospatzeko eta zoriontasuna uste dugun bezain urrun ez dagoela gogoratzeko gonbita da. Batzuetan, hasierara itzultzea besterik ez da behar.

Gitarra bat. Hiru akorde. Amets bat.

Eta helmuga bakarra: zoriontasuna.

kursaal.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Urriak 9
  • Ordutegia21:00
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa38 / 60 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non