Antoñito Molina Cadizko kantautore bat da. ‘El Tren de los Sueños’ taldean hasi zuen bere ibilbide musikala, eta, ondoren, bakarlari gisa arrakasta handia lortu du, Andaluziako musikan errotutako eta popera eboluzionatu duen estiloarekin.
Milioika entzunaldi pilatu eta estatuko areto handiak betetzea lortu ondoren, Me prometo etapa arrakastatsuari agur esango dio Mis Últimos "Me Prometo" bira bereziarekin. Destino Felicidad disko berria konposatzeko atsedenaldi labur baten ostean, 2027an indarberrituta itzuliko da agertokietara.
Bira hau 2027ko azaroaren 13an iritsiko da Euskalduna Bilbaora. Abestiak, ametsak eta zuzeneko musikaren emozioa ospatzeko bidaia musikal honetan, galdu ezin den kontzertua izango da.