"Akelarre"

  • "Akelarre"

Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.

Pablo Agüero (Mendoza, Argentina. (1977) film laburrak filmatzen hasi zen, eta nazioarteko jaialdietan sarituak izan ziren horietako asko. 2008an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Salamandra, eta Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean parte hartu zuen lan horrekin. 77 Doronship (2009) izan zen bere bigarren film luzea, eta Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Buenos Airesko zinema-jaialdian, Donostia Zinemaldian parte hartzeaz gain (Zabaltegi-Zuzendari Berriak). Madres de los dioses (2015) dokumentalarekin, aipamen berezia jaso zuen Mar del Platako Nazioarteko Zinema-jaialdian. Urte berean Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Eva no duerme filmarekin. 2018an, Son of a Man zuzendu zuen, Amazonas oihanean oso-osorik dronekin filmatua. Akelarre izan zen 2017an Arte Kino International Prize saria irabazi zuen proiektua Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan.

Fitxa

  • Zuzendaria: Pablo Agüero
  • Gidoigileak: Pablo Agüero, Katell Guillou
  • Ekoizpena: Lamia Producciones Audiovisuales S.L. (Iker Ganuza), Kowalski Films S.L. (Koldo Zuazua), Sorgin Films AIE (Iker Ganuza), Gariza Produkzioak S.L. (Garazi Elorza), Tita Productions S.A.R.L. (Fréderic Premel), La Fidèle Production S.A.R.L. (Jokin Etcheverria), Campo Cine SRL (Nicolás Avruj)
  • Salmentak: Film Factory Entertainment
  • Banaketa: Avalon D.A.
  • Argazkia: Javier Aguirre
  • Muntaketa: Teresa Font
  • Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego), Aranzazu Calleja
  • Jantzien diseinua: Nerea Torrijos
  • Aktoreak: Álex Brendemühl, Amaia Aberasturi, Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Jone Laspiur, Lorea Ibarra, Yune Nogueiras, Daniel Fanego, Asier Oruesagasti, Iñigo de la Iglesia, Elena Úriz , Daniel Chamorro, Jeanne Insausti
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Iraupena: 90 minutu


Laburrean

  • Egileak Pablo Agüero
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright