Sinopsia
Aitonaren heriotza dela eta, Anek Bartzelona utzi behar du eta horrekin batera aurreikusitako biolin kontzertua ere bertan behera gelditzen da. Ezbeharrak eragindako aste bukaerako bidaia horretan, bere familiako emakumeen arteko tirabirak azaleratuko dira, bereziki Irene ahizpa nagusiarekin dituenak.
Zuzendaria
Estibaliz Urresola Laudion jaio zen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business - Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero, Euskal Herria eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean. Voces de papel izan zen bere lehen film luzea.
Fitxa
- Gidoigilea eta zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
- Aktoreak: Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Patxi Santamaría, Txema Blasco, Ilargi Molinillo
- Argazki zuzendaria: Marino Pardo
- Jatorrizko musika: Asier Li
- Muntaketa: Estibaliz Urresola Solaguren, Ibai Elorza
- Zuzeneko soinua: Unai Gimenez
- Soinuaren diseinua eta muntaketa: Koldo Corella
- Etalonajea: Juango Aguirreolea
- Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo
- Jantzien diseinua: Nerea Torrijos
- Makillajea eta ile apainketa: Esther Villar
- FX zuzendariak: Mario Campoy, Irene Río
- Script-a: Jaione Daubagna
- Zuzendari laguntzaileak: Esther Escudero
- Produkzio zuzendaria: Itxaso Frau Terradillos
- Produkzio exekutiboa: Estibaliz Urresola Solaguren
- Produkzio etxea: Sirimiri Films
- Produkzio etxe laguntzaileak: Katz Estudio, Gariza Films
- Laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Arabako Foru Aldundia
- Iraupena: 29 minutu
Trailerra