Euskaldunon soinu-bandaren zati ezinbesteko dira Txomin Artolaren kantuak. Orain, Migel Zeberio akuilatuta, liburu-disko eder honekin datorkigu hondarribiarra.
Kantuak hautatzea ez da lan erraza izan. Sartu diren hamalauak, ordea, nahitaez sartzekoak ziren, eta diskoa Artolaren ibilbide oparoaren isla egokia da.
Txominek garrantzi handia eman die beti bere kantuen hitzei, eta gustuko poetengana jo izan du sarri, hitz bila: Fernando Artola "Bordari" aita, Walt Whitman, eta beste hainbatengana.
Moldaketak goren mailako musikarien esku utzi ditu Zeberiok, eta Et Incarnatus Orkestra arduratu da dena gauzatzeaz, puntako musikari gonbidatuak lagun.
Emaitzaren ederra ez dago hitzez adierazterik,. Edertasun hori destatzeko, diskoa entzutea besterik ez dago, gozamenean murgil eginda.
ISBN: 978-84-121774-1-1. Liburua euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago idatzita.
Abestiak
1. Abereen artean
2. Bahoa urrutirat
3. Alargunaren engarra
4. Iragana eta geroan
5. Ibiltariarena
6. Goizeko euri artean
7. Maiatzaren egun berdeetan
8. Lur osoaren erasoak
9. Bidasoa
10. Txakurraren partia
11. Ez dakit ze ordu izango zen
12. Aberriaren mugak
13. Hator, esan zidan
14. Mendi Xoko