Meri ama izan da. Bederatzi hilabetez haur bat eduki du barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Era berean, kezka eta zalantza askoren iturri bihurtu da txikitxoa. Neska edo mutila izango al da? Nola heziko dut? Zer izango da koskortzen denean? Zoriontsua izango ote da?
Orain garaia iritsi da beldur horiei erantzuteko, eta aurrera egin behar da ezinbestez. Baina erantzukizunaren eta nekearen pisua gainera eroriko zaio eta galdera berriak etorriko zaizkio burura. Nola ikasi dut neure burua zaintzen? Nork irakatsi dit? Gai izango al naiz ni bakarrik hartaz arduratzeko? Nork darama zaintzaren zama gizartean? Bere lagun Marirekin batera (genero ez-bitarreko pertsonaia), eta horrek eskainiko dion ikuspegi irekiari esker, zalantza horiei guztiei erantzuten saiatuko da, melodia akuilagarri, pertsonaia maitagarri eta istorio biziekin batera egingo duten bidean.
Fitxa: