"Harrimena lantzeko ariketak"

  • "Harrimena lantzeko ariketak"

Sinopsia:

Ez gara harriak. Zer? Oraindik ere harritu gaitezke. Bai? Hara!

Hiru pertsona agertokian. Hiru bidaia. Hiru harridura-marka. Bata dantzan; beste bat, lurrari itsatsita; eta hirugarrena, xehetasunek liluratuta bizi da. Haiei esker, mundua berriro ezagutuko dugu. Berriro ere? Bai. Egungo bizitzaren isla. Zer? Agenda mediatikoetatik urrun. Hara!

Fernando Pessoa idazle lisboarra gogora ekarri du Edu Zelaietak, eta XXI. mendeko Euskal Herrira ekarri. ALEA aldizkariak 36 piezatan argitaratu zuen abentura literario berezi hori, testua eta irudiak tartekatuz. Orain, harrimena paperetik agertokira igaroko da, antzezlan bihurtuta. Beste pertsonaia batzuekin, harridura-marka berriekin.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Dramaturgia: Edu Zelaieta
  • Zuzendaritza artistikoa: Josune Vélez de Mendizábal
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Eihara Fernandez de Larrea, Adur Ballarin, Josune Velez de Mendizábal

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Edu Zelaieta
  • KonpainiaZirrara Kolektiboa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2025