"Eros eta Afroditaren aitortzak"

  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"
  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"
  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"
  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"
  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"
  • "Eros eta Afroditaren aitortzak"

Sinopsia: 

Eneritzek eta Josuk ezohiko leku batean egin dute topo. Herri berean bizi dira biak, baina ez dira lagunak. Hizketan hasi dira. Bi protagonistek euren harreman sexualak frustrazioz bizi izan dituzten arren, egoera horri aurre egiteko bide ezberdinak aukeratu dituzte. Topaketa horrek ondorioak izango ditu bientzat.

Ikuskizun honen gai nagusia aniztasun sexuala da: sekretuak, gizarteko arauak, fideltasuna, bikote monogamoen bilakaera epe luzean, desira, frustrazioa, konpromisoa… Horrez gain, jende askorentzat oraindik ezezagunak diren kontzeptu batzuei buruz hitz egiten dugu: PrEP-a, chemsexa eta sexu-transmisiozko infekzioen gorakada, adibidez. Obra honen asmo nagusia, ikusleak entretenitzeaz gain, gaur egungo gizarteaz ezagutza zabalagoa izatea eta euren sexualitateaz gogoeta egitea da.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Aktoreak: Esti Curiel Eta Andoni Mutiloa
  • Musikaria: Iñaki Santos
  • Zuzendaritza: Miren Gojenola Eta Andoni Mutiloa
  • Gidoia: Andoni Mutiloa
  • Koreografoa: Hodei Iriarte
  • Iraupena: 60 Minutu
  • Ikusleak: Helduak (14 Urtetik Gora)
  • Ekoizpena: Elur Etxea

 

 

elur.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Miren Gojenola, Andoni Mutiloa
  • KonpainiaElur Etxea
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2025