Pantzart

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Pantzart

2012an sortu zenetik, PANTZARTek 10 ikuskizun ekoiztu ditu, gehienak euskal egileen testuetan oinarrituta, dramaturgia berritzaileekin, aretorako eta kalerako.

Pantzarten lan bakoitzak gehienbat familientzakoak dira− gai desberdin bat planteatzen du, eta sormen-prozesu original eta organiko bati erantzuten dio.

Urte hauetan, 400 emanaldi baino gehiago egin ditu, eta gaitasun handia erakutsi du berezko hizkuntza garatzeko, hainbat diziplina eszeniko eta teknika misto erabiliz: objektuak, bi eta hiru dimentsioko txotxongiloak, antzezpena, abestiak, poesia, proiekzioak, landare aromatikoak, burbuilak...

Bere lanaren beste ezaugarrietako bat beti da gerora publikoarekin elkartzea, antzezpenak obraren eta publikoaren arteko esperientzia eta harremana sor dezan. Horrela, adibidez, Koloretako etxetxoa lanaren emanaldiaren amaieran etxetxoa bisita daiteke, edo Amilamiren ondoren landare usaintsuak sentitu (eta eraman) edo Boli bili boli-n poemak eskuko programa batean marraztu.

Metamorfosien jokoa (2023) azken ekoizpenean, elkarrekintza jokoaren eta dantzaren bidez gertatzen da.