Balmasedako Kultur Etxea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Balmasedako Kultur Etxea

Kultur Etxeak bi solairu ditu, eraikitako 1.600 metro koadro baino gehiagoko azaleran.

Horietan, instalazioak hauexek dira:

Lehenengo solairua:

  • Kultura Saileko langileen bulegoen ondoan sarrera-atondoa.
  • Ludoteka – Gimnasioa: dantza taldekoek entseguak egiteko eta dantza tradizionalak irakasteko. Era berean, erlaxazio, psikomotrizitate eta bestelako ikastaroetarako ere erabiltzen da.
  • Kolitza udal abesbatzaren lokala.
  • Antonio Mielgo argazkilaritza-estudioa. Argazkiak errebelatu ahal izateko bi gela ilun, bilkura-aretoa eta ikastaroak emateko gela daude.
  • Pio Bermejillo ekitaldi-aretoa. 74 lagunentzako tokia du. Gainera, mahai higikorra du, ikastaroak emateko edota oharrak hartzeko erabiltze aldera. Oholtza ere badu eta mikrofonoak nahiz ordenagailu eramangarrietarako harguneak. Horretaz gain, soinu-ekipo modernoa, proiekzio-pantaila tolesgarria, proiekzio-kanoia, etab. ere badaude.
  • Roberto Rodet erakusketarako eta erabilera anitzerako gunea. Kultur Etxearen barruko patioan dago eta hainbat haga jarri dira erakusketetako koadroak jarri ahal izateko. Gainera, idulki eta panel mugigarriak jarri dira, erakusketek hormetan dagoen baino leku gehiago behar dutenerako. Halaber, gune hau modu berezian argiztatu da.

Bigarren solairua:

  • R. Seminario eta Leon Felipe izeneko bi bilkura-areto eta erabilera anitzetarako aretoa. Bi areto horiek pentsatuta daude elkarteak biltzeko, bertaratzen den kide-kopurua dela-eta ekitaldi-aretoa beharrezkoa ez denerako). Horretaz gain, diseinurako, marrazketarako eta bestelako ikastaroetarako ere erabiltzea aurreikusi da. Horretarako, altzari egokiak jarri dira bertan.
  • Horietako hamar Balmasedako kultura eta kirol elkarteetarako dira. Areto guztietan bulego materiala, informatika-ekipoak, interneterako konexioa, telefonoa eta faxa daude.

Non