ZAS Kultur Espazioa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • ZAS Kultur Espazioa

ZAS kultur, Erakusmeta Kultur Elkartearen proposamena da. ZASek, proiektu independentea izanik, berrikuntza-eragilearen rola bereganatzen du kulturbitartekaritza garaikidean. Vitoria-Gasteizko alde zaharreko bizitzan, hiriko arte-eremuan, Arabako kultur-politikoetan eta Euskal Herriko kultur-testuinguruan eragina izateko helburuarekin, hain zuzen.

ZASek topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia proposatzen du. Horretarako, bai ekoizpenean, bai giza- eta kultur- eskuhartzeetan, bai ikerketan eta arte-hezkuntzan bere helburuak kokatzen ditu. Eta modu berean, beste kultur ekimenekiko sare-lankidetzan.

ZAS sortzaileen, kultur-eragileen eta hiritarron arteko konektorea da. Inguru hurbilenaren dinamizazioan arreta jartzen du eta kultur-bultzada eman nahi dio gure hiriari, zeinek aspalditik atentzio eta koordinazio falta jasaten ari den.

ZASek, kultura bideragarria eta beharrezkoa sortzeko abiapuntutzat harturik, genero-sensibilizazioa bereziki lantzen du. ZAS bitartekaritza kulturaleko esperimentua da etengabeko auto berrikustean.


Non

Euskadi, auzolana