Filmazpit: "Beltza naiz"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Uztailak 1
  • Filmazpit: "Beltza naiz"

Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Beltza naiz

Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta bere interesa Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko; horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua.

 

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana