Colina Carmona Serrano Barrueta: "Veinte veinte" + Chano Dominguez trío

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 22
  • Colina Carmona Serrano Barrueta: "Veinte veinte"  + Chano Dominguez trío
  • Colina Carmona Serrano Barrueta: "Veinte veinte"  + Chano Dominguez trío

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

  • Colina – Carmona – Serrano – Barrueta: Veinte veinte

Javier Colina (kontrabaxua), Antonio Serrano (ahoko soinua), Josemi Carmona (gitarra), Borja Barrueta (bateria)

Antonio Serrano, Josemi Carmona eta Javier Colinaren musika-ibilbideak luzeak eta emankorrak dira. Nolabait ere, hizkera berri bat eraikitzeko kapaz izan dira, eta, horrela, erreferentzia bihurtu dira musikari-belaunaldi berri batentzat. Urteen joanean hainbat alditan elkartu ondoren, Colinak, Serranok eta Carmonak, azkenean, elkarrekin musika-proiektu bat gauzatzea erabaki dute, soinu guztiz pertsonaleko Borja Barrueta bateria-jotzailearekin elkarturik.

Taldekideen aldaberatasuna, trebetasun tekniko miragarria eta konta ezin ahala bidaia musikalek utzitako jalkina baliaturik, laukoteak klasikoetatik hasi eta gaur egunera arteko errepertorioa lantzen du. Lengoaia desberdinak txirikordatzen dira musika-elkarrizketa bakar, paregabe batean, artista hauek musika bizi duten askatasun, intuizio eta zirrara berberaren pean.

Veinte veinte da proiektuaren izenburua. Inork uste ez zuen unean eta testuinguruan sortu da, baina ez dago ukatzerik inspiratzaile bezain erabakigarri gertatu dela bai topaketarako eta bai lortutako emaitzan. Horrela azaldu du Javier Colinak: “Proiektu honen sorburuan, hizkuntza erkide bat eta, batez ere, bakoitzaren araberako musika-estrategia eta -taktika desberdin bat aurkitzeko gogoa dago. Veinte veinte izena gauden urte honi dramatismorik gabe, manikeismorik gabe, horrelako ezer gabe… begiratzetik sortu da, zer den ikusiz, beste gabe, eta tira… berriro hasteko gogoz”.

 

  • Chano Dominguez Trío

Chano Dominguez (pianoa), Horacio Fumero (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)

Chano Domínguezek bere kalitatea aitortu duten sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso ditu. Beti gustura utzi izan zituen Donostiako Jazzaldian egin zituen saioetako ikus-entzuleak (1995, 1996, 1999, 2001, 2003, 2006 eta 2017). Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin du.

Hirukotea osatzen dute Horacio Fumerok, Europan erreferentea den eta Tete Montoliurekin lan egin ohi duen kontrabaxu-jotzaile argentinarrak, eta David Xirgu bateria-jotzaile moldakorrak.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate plaza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana