Donostiako Musika Hamabostaldia 2020ren barruan.
Judith Argomaniz, zuzendaria eta koreografia
Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Leire Otamendi, Jaiotz Osa, dantzariak
Egitaraua:
Gu, itzalen mundu batean argia arnasten.
Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia da Lasala, eta dantzaren eta argazkigintzaren eremuko artistez osatzen da. Konpainiaren helburu nagusia da hizketa fisikoa eta egungo estetika sortzeko ikertzea, eta taldekideen kezkei erantzutea eta horiek islatzea.
2013an sortu zenetik nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara bertaratzeko gonbidapenak jaso ditu.
Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundia – Dantzagunea deialdiaren laguntza jaso zuen, Sortutakoak programa sortzeko. Aterpean artista egoiliarren programaren laguntza ere jaso du. Horrez gain, Donostia 2016 fundazioaren laguntza jaso zuen, Mugalariak egitasmoan. Halaber, Dantzan Bilaka Sormen Koreografikoen Diru-laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Sormen Koreografikorako Laguntza jaso zituen, 2014an, 2015ean eta 2016an, eta baita Konpainiak Egonkortzeko Laguntza ere, 2017an.
M I C R O C L I M A T E ikuskizunaren laburpena.
LASALA
Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek.
Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen, “koreografiaren eta interpretazioaren munduan duen potentzialagatik eta etorkizun oparoagatik”. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.
2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin. 2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute.
Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip eta Now (2016) eta Microclimate (2017).