Antton Valverde: "Gaua. Ausentziaren itzala"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 19
  • Antton Valverde: "Gaua. Ausentziaren itzala"

Poetak Maiatzean 2021

Gaua. Ausentziaren itzala. Izenburu iradokigarri horrekin, kantu berrien bilduma aurkezten digu Antton Valverdek. Pandemiaren patxadan prestatutako lan honen ginga Harkaitz Canoren poesiak inspiratu dion “Sei silabako gauak” abestia da.

Izan ere, abesti hori hiru hizkuntzatan grabatu du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Musika moldaketetarako, zenbait kantetan Karlos Gimenezen laguntza izan du. Grabatu, berriz, Victor Sanchezek egin du, Elkar estudioetan.

Francisco Herreroren (biolina eta biola) eta Ivan Carmonaren (cello) laguntza ere izan du Valverdek. Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa. 

  • ANTTON VALVERDE, AHOTSA ETA PIANOA
  • JOXAN GOIKOETXEA, AKORDEOIA
  • FRANCISCO HERRERO, BIOLINA ETA BIOLA
  • IVÁN CARMONA, BIOLONTXELOA 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana