"De Bilbao ¡¡Ahivalahostia!!"

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 11
  • "De Bilbao ¡¡Ahivalahostia!!"

Aurrera Fest 2021

DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!! Bilbo, bertako ohiturak eta bertako jendea hizpide hartzen dituen ibilbide bat da. Tomás Ondarraren izen bereko liburutik abiatuta, Gorka Mínguez eta Yeyo Bayeyok ikuskizun txirene-txirenea sortu dute, bilbotar idiosinkrasiari dagozkion abestiak, bitxikeriak, tradizioak eta berezitasunak nahasita.

Kuadrilla, txikiteroa, Marijaia, Arrikibarko zoroa, Tonetti –badakigu pailazo famatua Kantabrian jaio zela, baina bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gara–, Karola, Gargantua, San Blasa, Athletic... izango ditugu gurekin Botxoan barrena egingo dugun bidaia honetan. Eta gure zirimiri famatuak ere ez digu festa zapuztuko.

Sailkatzen zaila den ikuskizuna da: kabaret txirenea?, Bilbori oda?, stand up comedy bilbotarra? Beharbada, ondoen definitzen duena zera da: "bilbainada bat".


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana