Arabako Antzinako Musika Astea 2021: BREZZA ("Preludiatzearen artea")

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Irailak 8
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2021: BREZZA ("Preludiatzearen artea")

2021eko Arabako Antzinako Musika Astearen barruan.

“Bizitza osoa ametsa da, eta ametsak amets dira”

Lerro horiek La vida es sueño (Bizitza ametsa da) lanekoak dira, 1936an idatzi zituen Pedro Calderón de la Barcak. Lan honetan, izaki gorenek pertsonei ezarritako destinoaren eta gizakiaren aukeramenaren edo erabakitzeko askatasunaren artean dagoen dualtasuna islatzen da.

Barrokoan eragin handia izango duen pentsamenduaren dialektika honekin, gure interpretazioa erakutsiko dugu, musikaren bidez, preludioen laguntzaz bidegurutze filosofiko hori islatzeko.

Bat-batean sortzen diren konposizioak dira preludioak, musikariari tonuan jarri eta eszenatokian berotzeko aukera ematen diotenak, prestatuta duen lana jo baino lehen. Tenpoa askea izanez gero, aukera handiagoak daude fantasiarako eta irudimenerako, umore aldaketarako, pasiorako nahiz emoziorako.

Segismundo printzea (Poloniako Basilio erregearen semea) da, programa honetan, fantasia garatzen duen musikaria. Preludioari esker, tonu batetik bestera mugi gaitezke, zentzuz eta elokuentziaz, musikariak bere kabuz erabaki dezan zein bide hartu nahi duen eta nola iritsi nahi duen bere jatorritik bere jomugara.

Une batean, Segismundo jauregira itzultzen da, benetan nor den jakin gabe eta dena amets bat dela pentsatuz; une hori da, gure ustez, musikariak saihestu behar duen unea. Preludioak ez daude aurrez erabakiak; preludioen interpretazioa ezin da egon erabakimen faltsu baten menpe. Hala ere, preludioetan dena ez da bat-batekoa. Arau batzuk daude, musikari batek ezagutu eta kontuan hartu behar dituenak, baldin eta kaos betean erori nahi ez badu, zentzurik gabeko ametsean, zerbitzari bat leihotik botaz, horrek garrantzirik ez balu bezala. Azken finean, ekintza guztiek dituzte ondorioak.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSanta Maria Katedrala

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi

Non