2021eko Arabako Antzinako Musika Astearen barruan.
Gau jaia programan, Ópera Omniak Juan Francés de Iribarren nafarraren, Diego Pérez de Camino errioxarraren eta Gasteizko Santa Mariaren Kolegiatan kapera maisu izan zen Miguel de Irízarren bilantziko eta kantuak entzuteko aukera emango digu. Lizarrako eta Logroñoko Antzinako Musikaren Asteekin lankidetzan, generoen fusio ausarta eta antzerki, dantza eta musikaren nahasketa paregabea dakarkigu, ikuskizun zoragarri baten baitan. Bilantziko hauen estetika, poesia eta musika zuzenean datoz antzerki herrikoitik, bere tonadilla eta seguidilla bereizgarriak tarteko. Hala, bizitasun handiz nahasten dira askotariko estiloak, besteak beste estilo tradizional hispaniarra, dantza herrikoia eta estilo dotore berria.
Juan Francés de Iribarren (1699-1767) eta Diego Pérez de Caminoren (1735 inguru -1796) bilantzikoak
Cuando el lucido circo - Diego Pérez de Camino
Digo que no he de cantarla - Juan Francés de Iribarren
Vengan, vengan - Pérez de Camino
Llévame los ojos - Iribarren
Atención, suspensión - Miguel de Irízar (1635-1684)
Vengan a la iglesia - Pérez de Camino
Sonata Quinta - Francisco José de Castro (1670 - 1730)
- Preludio - Allemanda - Giga
Mi pastor enamorado - Pérez de Camino
¡Qué bien, abuejuelas! - Iribarren
La gustosa tonadilla -Pérez de Camino
Jácara de fandanguillo - Iribarren