Cortada 2021 - Gasteizko Film Laburren Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko abenduaren 15(e)tik 2021(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Cortada 2021 - Gasteizko Film Laburren Jaialdia

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Cortada Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren XXV. edizioa antolatu du, abenduaren 15etik 18ra, Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba).

Aurten, 28 film labur lehiatuko dira, 6 programatan banatuta, eta bi saiotan proiektatuko dira, 18:00etan edo 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Epaimahaia diziplina artistiko ezberdinetako Gasteizko hiru erreferente nagusik osatzen dute: Katixa Agirre, idazlea eta EHUko irakaslea; Ane Agirre, komisario independentea eta Tabakalerako praktika garaikideen arloko arduraduna; eta Helena González, GazteFilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdiko programatzaile, kultur kudeatzaile eta zuzendaria.

Lehiaketara aurkeztutako zintak honako sari hauek eskuratzeko lehiatuko dira: Cortadako film labur onena, Euskal film labur onena Dokumental onena, Animazio onena eta ‘Gureak’ film labur onena.


Laburrean

Non