Mar de Dios artistak (Bilbo, 1992), ondoren deskribatzen diren ikasketak izateaz gain, Zeramika: artea eta Funtzioa masterra UPV – EHUn (Ohorezko Matrikularekin kalifikatutako Masterraren Azken Lana, 2018) eta Artea eta Sorkuntza Ikertzeko Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (2015); Arte Gradua UPV – EHUn (2014), sari eta beka ugari jaso ditu azken urteotan, tokikoenetik hasi eta nazioartekoraino, eta, horrela, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Euskadiko zeramikaren munduan.
Horien artean, Etxebarriko Udalaren eskutik 2020. urtearen amaieran lortu zuen beka izan zen azkenetakoa.
Horregatik, orain Etxebarrira iritsi da funtzionaltasunaren eta kontenplazioaren artean dagoen mundu hori azaltzera. Horrela, loreontziak, lanparak edo eskulturak aurki ditzakegu, eta horietan egunerokotasunetik abstraktuenera doazen eraginak ikus daitezke.
Etxebarrirentzat aukera paregabea da bere generoan horelako erakusketa izatea, bere esparruan ere berezia den artista baten eskutik.
Erakusketa urtarrilaren 21etik 23ra bitartean egongo da ikusgai Etxebarriko Kultur Etxean (Andaluzia kalea 3). Ostiralean 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.