2022ko BilbaoPoesía jaialdiaren barruan.
Ostegunean, hilak 17, Miren Agur Meabe Poesiako azken Sari Nazionalak; Aurora Luque poeta eta itzultzaileak eta Antonio Praena poeta eta teologoak “Los cuerpos escritos” izeneko emanaldia eskainiko dute, non aditza poesian, gorputzean eta azal idatzian irudikatuko den.
Miren Agur Meabek, Poesiako azken Saridun Nazionalak, Aurora Luque poeta eta itzultzaileak eta Antonio Praena poeta eta teologoak errezitaldi bat eskainiko dute, non aditza poesian, gorputzean eta azal idatzian irudikatuko den.
Aurora Luque (Almeria, 1962). Olerkaria eta poesia itzultzailea. Poeta gisa, “Gavieras” (Loewe Saria, 2019), “Haikus de Narila. Portuaria” (Luces de Gálibo, 2017), “Los limones absortos. Poemas mediterráneos” (2016) eta “Personal & político” (Vandalia, 2015) idatzi ditu, besteak beste. 2021eko ekainean Carpe Amoren bere amodiozko poesia berrargitaratu du, eta urte bereko azaroan “Un número finito de veranos” (Milenio, Lleida), aldizkari eta plaquetteetan argitaratutako poemak eta argitaratu gabeko berriak biltzen dituena. Saforen irudia nabarmentzen duten lanen egileez arduratu da: Mercedes Matamoros kubatarra (“El último amor de Safo”, 2003), M. Rosa de Gálvez antzerkigilea (“Holocaustos a Minerva”, 2013) edo Renée Vivien frantziarra. Saforen euskarazko lehen itzulpen independientearen epilogoa idatzu du, Maite Lópezek “Las Heras” (Donostia, 2020) lanean goraipatua.
Granadako Alpujarran bizitako hartzaroarekin lotuta, Granadako Unibertsitatean Filologia klasikoa ikasi zuen eta Malagan bizi izan zen 1988tik. Bertan grekoko irakasle, artikulugile, editore eta 27ko Belaunaldi Zentroko zuzendari gisa lan egin zuen (2008-2011). Gaur egun poesia besterik ez du lantzen: idazketa, iitzulpena eta kritika.
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du. Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, “Azalaren kodea” eta “Bitsa eskuetan” poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz “Itsaslabarreko etxea” (2002), “Urtebete itsasargian” (2006) eta “Errepidea” (2011) gazte-nobelei esker. “Kristalezko begi bat” nobelak eta “Hezurren erretura” ipuin-bildumak kritikaren eta irakurleen harrera beroa izan zuten. 2020an argitaratu zuen “Nola gorde errautsa kolkoan” poema-liburua, Espainiako Poesia Sari Nazionala. Han-hemengo nazioarteko topaketetan parte hartu du, hala nola Dublin Festival Writers 2003an, Vjlenicako XXI. Literatur Jaialdia (Eslovenia, 2006), Edimburgeko Liburu Jaia (2007 eta 2019), Santa Barbarako eta Renoko Basques Studies Center (2008), Frankfurteko Liburu Azoka (2009), Reading Month Festival (Eslovakia-Txekia-Ukraina-Polonia, 2016), Miamiko Liburu Azoka (2016), Hay Festival Arequipa-Peru (2018), Hizkuntzen Nazioarteko Eguna (Paris, 2019), IBVA jardunaldiak (Delhi, 2019), Tranpoesie (Bruselas, 2020) eta abar. Literatur itzulpengintzan ere aritzen da. Besteak beste, Forough Farrokhzad poeta irandarraren edota Skolastique Mukasonga ruandarraren obra ekarri ditu eskarara.
Antonio Praena (Purullena, Granada, 1973). Dogmatikako irakaslea da Valentziako Teologia Fakultatean, eta teología, zinema, poesia eta arte garaikideen arteko harremanari buruzko ikastaroekin osatzen du bere jarduera. Gogoeta filosofiko, estetiko eta teologikoko artikuluak argitaratu ditu: “Humo verde” (Accesit Víctor Jara Iberoamerikar Saria, 2003), “Poemas para mi hermana” (Accesit Adonáis 2006), “Actos de amor” (José Hierro Sari Nazionala, 2011), “Yo he querido ser grúa muchas veces” (Tiflos Saria, Visor 2013, 2. edizioa 2014). “Historia de un alma” (Visor 2017) liburuagatik Jaime Gil de Biedma Saria, Andaluziako 2018ko Kritikaren Saria eta 2018ko Valentziako Kritikaren Saria jaso ditu. 2020an “Cuerpos de Cristo” lanak (Visor 2021) Emilio Alarcoa Poesia Saria jaso zuen.