Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: La Ritirata & Josetxu Obregón

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 4
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: La Ritirata & Josetxu Obregón

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

2022an Francesco Mancini napolitarraren jaiotzaren 350. urteurrena izango da. Musikagile emankorra izan zen eta haren musika kokatu ohi da, ikuspegi estilistikotik, Alessandro Scarlattiren belaunaldiaren eta napolitar opera Europa osoan zabaldu zuten musikagileen belaunaldiaren arteko trantsizio aldian.

 

Interpreteak

Tamar Lalo, flauta
Vadym Makarenko, Miriam Hontana, biolinak
Lola Fernández, biola
Daniel Oyarzabal, klabea
Josetxu Obregón, biolontxeloa eta zuzendari artistikoa

 

Programa

"Festeggiando Mancini"

Francesco Mancini (1672–1737)

"Hydaspes" operaren obertura

Flauta eta harirako 10. kontzertua si bemolean
Larguetto – Allegro – Largo - Allegro

"Cara mura beate" kantataren obertura*

Flauta eta harirako 8. kontzertua do minorrean
Largo – Fuga – A tempo giusto - Allegro

Toccata 2ª di cembalo per studio

"Trajano" operaren obertura

Aria de Giulia "Spera si, mio caro bene" de la Ópera "Trojano"

Flauta eta harirako 14. kontzertua sol minorrean
Comodo – Fuga Allegro – Larguetto - Allegro

*Recuperación histórica / estreno en tiempos modernos.

 

La Ritirata

Musikarekiko ikuspuntu guztiak izan daitezke potentzialki baliozkoak, baina erabiltzen diren instrumentuak eta horiek interpretatzeko moduak konpositoreak bere garaian bizitakoarekin bat datozenean, puzzleko piezak beren lekuan sartzen dira, nolabait, sinergia ukaezinarekin. Hortik abiatuta sortu zuen La Ritirata Josetxu Obregón biolontxelo-jotzaile bilbotarrak, interpretazio historikoan diharduen taldea, barrokoko, klasizismoko, eta lehen erromantizismoko errepertorioak berreskuratzea xede duena: biolontxeloa sortu zenetik interpretazio historikoaren eta modernoaren arteko tartea erromantizismoa amaitzean estutzen den arte.

Bere 14 urteko ibilbidean 300 kontzertu baino gehiago eman ditu 22 herrialdetan eta Espainiako antzinako musika talde ohoratuenetako bat da. 2018an Madrilgo Erkidegoko Kultura Saria jaso zuen musika klasikoko kategorian. Kategoria berean, La Ritiratak RNEko Ojo Crítico saria ere jaso zuen 2013an; antzinako musikan espezializatutako talde bati sari hori eman zitzaion lehen aldia izan zen. 2014an Urteko Produktu Musikal Onenari Codalario Saria eman zitzaion eta bost alditan saritu dute GEMA sarietan ere.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 4
  • Ordutegia20:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 € (agortuta)
  • Web San Telmo Museoa

Non