Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Ludovice Ensemble

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 9
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Ludovice Ensemble

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Programak seiehun eta zazpiehun urteen arteko Espainiaren idealizazioa islatuko du, Frantziako gorteak bultzatu zuen hura. Hala, "À l'Espagnole" irudimenezko paseo baten soinu-banda da; urrutira sarabandak eta kalejirak entzuten dira, kriskitinik gabe, eta bereizgarria da doinu frantsesa.

 

Interpreteak

Andrè Lacerda, tenorra
Joana Amorim, flauta
Ayako Watanabe, biolina
Sofia Diniz, da gamba biola
Fernando Miguel Jalôto, klabea eta zuzendari artistikoa

 

Programa

"À l'Espagnole"

François Couperin (1668-1733)
L'Espagnole: Second ordre
[Sonade]: Gravement, et mesure – Tres lentement — Vivement – Doux et affectueusement Legerement – Gayement – Air tendre – Vivement et marque

Antoine Boësset (1587 -1643)
Frescos ayres del prado

François Couperin
L'Espagnole: Allemande (Gracieusement)

Jean-Baptiste Lully (1632-1687)
"El burgués gentilhombre" laneko Se que me muero & El dolor solicita el que al dolor se da piezak

François Couperin
L'Espagnole: Courante (Noblement) & Seconde Courante (Un peu plus vivement) — Sarabande (Gravement)

Marc-Antoine Charpentier (1643-1704)
Airs sur les stances du Cid [de Pierre Corneille] H.457-459
Perce jusques au fond du coeur
Que je sens de rudes combats
Pere, maitresse, honneur, amour

François Couperin
L'Espagnole: Gigue Louree

André Campra (1660-1744)
Sommeil, qui chaque nuit jouissez ma belle

François Couperin
L'Espagnole: Gavote — Rondeau — Bouree — Double de la bouree precedente

André Campra
El esperar, en amor, es merecer

Philippe Courbois (1705-1730)
Dom Quichote: Ahots baterako kantata
Prélude
Don Quichote enfonce dans la montagne
Loin des yeux qui mon fait captif
Signalons sur ces monts ma flamme infortunee
Vous qui travailles a ma gloire
Le fameux chevalier de la triste figure
Mardi faut il pour une ingrate

François Couperin
L'Espagnole: Passacaille

Henry Desmarets (1661-1741)
Funeste et rigoureuse absence

 

Ludovice Ensemble

Antzinako musikaren interpretazioan espezializatutako talde portugaldarra da Ludovice Ensemble, 2004an Fernando Miguel Jalôto eta Joana Amorim-ek sortutakoa eta 2021etik REMAko kide dena. Festibal portugaldar nagusi guztietan hartzen du parte eta maiz aritzen da Lisboako areto garrantzitsuenetan: CCB-n eta Calouste Gulbenkian Fundazioan. Hainbat herrialdetan eman ditu kontzertuak: Belgika, Herbehereak, Frantzia, Txekia, Irlanda, Espainia, Letonia, Israel… RDP-Antena2 (Portugal) eta Txekiako Irrati Nazionalerako grabazioak egin dituzte, baita MEZZO telebista kate frantseserako ere.

Ramée – Outhere zigiluarekin kaleratutako lehen CDa ICMA sari entzutetsuetan izendatu zuten Barroko Bokaleko kategorian. 2020an bilduma bikoitza kaleratu zuten, G. H. Graun-en 6 sonata argitaragaberekin, Veterum Musica zigiluarentzat. Huelgas Ensemble / Paul Van Nevel eta Enrico Onofri-rekin kolaboratu dute. Arestiko kontzertuetan jo dituztenen artean dira Monteverdiren “Ama Birjinaren Bezperak”, Lullyren “Le Bourgeois Gentilhomme”, A. Scarlattiren “Caín ovvero il primo omicida” oratorioa, Charpentierren “Messe de Minuit”, Rameauren “Grands Motets”, Bachen Meza eta Kantatak, Lully-ren “Idylle sur la Paix” eta Charpentierren “Les Arts Florissants”.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 9
  • Ordutegia20:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 € (agortuta)
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana