2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Fenix Hegaztiaren elezaharrak bere errautsetatik berpizteko gai den hegazti baten istorioa kontatzen du. Programa honek paralelismo bat egiten du hegaztiaren betiereko berpiztearen eta artistak bere nortasuna bilatzeko eta bere artea fintzeko duen etengabeko premiaren artean: amairik gabeko zikloa.
Interpreteak
Paula Brizuela, biolontxeloa
Luis María Suárez, biolina
Javier Rameix, pianoa
Programa
"El resurgir del Ave Fénix"
Joaquín Turina (1882 - 1949)
Trioa pianoarekin fan
Lento. Allegro ma non tanto
Andante
Allegro, alla Danza
Andante grandioso. Prestissimo
Maurice Ravel (1875 - 1937)
Trioa pianoarekin la minorrean
Moderé
Pantoum (Assez vif)
Passacaille: Très large
Final: Animé
Joaquín Turina
Zirkulua: Triorako fantasia pianoarekin OP. 91
Amanecer
Mediodía
Crepúsculo
Kelly-Marie Murphy (1964)
Give me phoenix wings to fly
Albéniz Trío
Egoitza Amsterdamen eta Madrilen duen Albéniz Trío Espainiako Auditorio Nazionalean, Sony Auditorioan, Madrilgo Juan Marchen, Amsterdameko Het Concertgebouwn eta Muziekgebouwn, Baden-Wurtembergeko (Alemania) Tauberphillharmonien eta Utrechteko TívoliVredengurgen aurkeztu da, besteak beste. Hirukoteko kideek Madrilgo Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan ezagutu zuten elkar. Taldekideak beren diziplinetan sarituak izan dira eta eskolako “Ganbera Musikako talderik aipagarrienaren” saria jaso zuten G. Pichler, H. Müller et M. Gulyás irakasleen tutoretzapean. Trioak izaera propioa eraiki du egindako ibilbidean zehar: errepertorioa ia osorik buruz interpretatzen dute, publikoarekin elkarreragiten dute eta beren profesionaltasun handiagatik eta haien estilo gaztegatik nahiz belaunaldi berriekiko hurbiltasunagatik bereizten dira. Honi esker hainbat sari irabazi dituzte: 2020an “Jeunesses Musicales” saria irabazi zuten eta 2021ean “Antón García Abril” Nazioarteko Ganberako Musika Lehiaketako 1. saria eskuratu zuten. 2022an 1. saria eta “Arthur Rubinstein” Sari Berezia irabazi zituzten Poloniako Lódz hiriko “Kiejstut Bacewicz” Nazioarteko Ganbera Musika Lehiaketan.