Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Al Ayre Español

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 12
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Al Ayre Español

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Programaren ardatz nagusi diren Purcellen sonatak, musika ingelesak XVII. mendearen amaieran jaso zituen eraginen isla leiala dira. Sonata hunkigarri horiek Europa osoan arrasto oso traumatikoak utzi zituzten izurrite handien mendeari dei egiten diotela dirudi.

 

Interpreteak

Alexis Aguado, Kepa Arteche, biolinak
Aldo Mata, biolontxeloa
Xisco Aguiló, kontrabaxua
Eduardo López Banzo, organoa eta zuzendaritza

 

Programa

"In Aeternum"

Henry Purcell (1659 - 1695)
1. sonata sol minorrean Z 790
[tempo aipamenik gabe] - Vivace - Adagio / Presto – Largo

2. sonata si bemol maiorrean Z 791
[tempo aipamenik gabe] - Largo / Presto - Adagio / Vivace – Allegro

John Blow (1649 - 1708)
Voluntary for single organ re minorrean

Verse for single organ la maiorrean

Arcangelo Corelli (1653 - 1713)
4. sonata la minorrean
Vivace - Adagio – Allegro – Presto

Henry Purcell
5. sonata la minorrean Z 794
[tempo aipamenik gabe] - Adagio - Largo - Grave / Canzona

Domenico Gabrielli (1650 - 1690)
Ricercare settimo re minorrean

Arcangelo Corelli
11. sonata re minorrean
Grave - Allegro - Adagio – Allegro

Henry Purcell
3. sonata re minorrean Z 792
[tempo aipamenik gabe] - Canzona - Poco largo – Allegro

4. sonata fa maiorrean Z 793
[tempo aipamenik gabe] – Canzona - Largo – Allegro

Al Ayre Español

1988an Eduardo López Banzo musikariak sortu zuen, garai hartan musika barroko espainiarra inguratzen zuten topikoei aurre egiteko xedez. Egun ez da soilik talde entzutetsu bat, Banzok apurka eraiki eta egun bereizgarria den interpretazio filosofia ere bada. Mundu osoan txalotutako taldeak Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen 2004an. Bere ibilbideko 34 urteetan Europako festibal eta antzoki garrantzitsuenetan aritu da eta Zaragozako Auditorioko orkestra egoiliarra izan da azken 18 urteetan. 20 disko kaleratu izanak eta datozen denboraldietarako duen agendak baieztatzen dute Aragoiko taldearen Espainiako eta nazioarteko sona.

Al Ayre Español jaialdi eta agertoki entzutetsuenetan aritu da eta grabazioak kaleratu ditu ondoko zigiluekin: Almaviva, Fidelio, Deutsche Harmonia Mundi, Harmonia Mundi France, Naïve-Ambroisie eta Challenge Records. Ebroko Industria Kimikoen eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesletzaz gain, Zaragozako Auditorioarekin erresidentzia hitzarmena du 2004tik eta Zaragozako Enbaxadore da 2011tik.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 12
  • Ordutegia20:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 € (agortuta)
  • Web San Telmo Museoa

Non