Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Joaquín Riquelme / Enrique Bagaría

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 16
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Joaquín Riquelme / Enrique Bagaría

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Beren belaunaldiko instrumentalista aipagarrienetakoak diren hauek, “Encounters” izeneko euren azken grabazioaren errepertorioa aurkeztuko dute. Abestu egiten dute, mintzatzen dira, sentikortasunak gurutzatu eta besarkatzen dituzte; hori guztia sentiberatasun sarkorreko giroan, non biola eta pianoa protagonista baitiren, biak, eta baita konplize ere.

 

Interpreteak

Joaquín Riquelme, biola
Enrique Bagaría, pianoa

 

Programa

I

Robert Schumann (1810-1856)
Adagioa eta allegroa OP. 70

Johannes Brahms (1833-1897)
Sonata fa minorrean OP. 120 Nº1
Allegro appassionato
Andante un poco Adagio
Allegretto grazioso
Vivace

II

George Enescu (1881-1955)
Concertstück

Paul Hindemith (1895-1963)
Sonata biola eta pianorako OP. 11 Nº 4
Fantasie
Thema mit Variationen
Finale (mit Variationen)

 

Joaquín Riquelme

Berliner Philharmoniker-eko kidea da 2010etik Joaquín Riquelme. Ganberako musikan oso aktiboa da eta Emmanuel Pahud, Daishin Kashimoto, Christian Zacharias, Jörg Widmann, Hartmut Rohde eta Enrique Bagaría musikariekin kolaboratu du, besteak beste. Bagaríarekin, hain zuzen, 2021ean “Encounters” diskoa grabatu zuen. Bakarlari bezala hainbat orkestrarekin aritu da, besteak beste: Baden-Baden Philharmonie, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Murtziako Orkestra Sinfonikoa, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa eta abar. Juanjo Mena, Pinchas Steinberg, Nuno Coelho, Manuel Hernández Silva, eta beste hainbat zuzendarirekin egin du lan.

 

Enrique Bagaría

Bartzelona, Paris, Madril eta Munichen ikasi ondotik ohikoa da Enrique Bagaríaren presentzia eszenatokietan: Bartzelonako Palau eta L’Auditorin, Madrilgo Auditorio Nazionalean, San Petersburgoko Philharmonian, Milango Teatre dal Vermen, Parisko Alfred Cortot aretoan, eta abar. Ganberako musikari dagokionez, duo moduan aritzen da Aitzol Iturriagagoitiarekin biolinistarekin nahiz Joanquín Riquelme biolistarekin. Era berean, Luzernako Jaialdi Orkestrako musikariek osatutako ]W[ Ensemble proiektuarekin jardun du, baita Elias String Quartet, Cuarteto Quiroga, Lucas Macías eta beste hainbatekin ere.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana