Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Cuarteto Quiroga

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 18
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Cuarteto Quiroga

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Cuarteto Quiroga bere belaunaldiko laukote berezienetako bat da, izaera guztiz paregabea duelako eta ikuspegi ausartarekin ekiten diolako harizko laukotearen errepertorioari. Haydn eta Brahms klasikoekin bat egingo du Canales espainiarrak, zeina izan baitzen XVIII. mendeko ganbera-musikako musikagile garrantzitsuena.

 

Interpreteak

Aitor Hevia, Cibrán Sierra, biolinak
Josep Puchades, biola
Helena Poggio, biolontxeloa

 

Programa

I

Joseph Haydn (1732-1809)
1. hari laukotea OP. 74 do maiorrean HOB.III:72
Allegro
Andante
Minuet. Allegro - Trio
Finale. Vivace

Manuel Canales (1747-1786)
5. hari laukotea sol maiorrean OP. 3
Allegro maestoso
Minuet
Largo sostenuto
Presto

II

Johannes Brahms (1833-1897)
2. hari laukotea OP. 51 la maiorrean
Allegro
Andante moderato
Quasi minueto, moderato
Allegro non assai

 

Cuarteto Quiroga

“Bikaina” New York Times egunkariaren arabera eta “soinu eder eta teknika akasgabekoa” The Strad-en hitzetan. 2018an Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen Manuel Quiroga biolinista galiziarra omentzen duen laukoteak. Museo Cerralbo Fundazioko egoiliarra da eta Madrilgo Errege Jauregiko Stradivarius Bilduma Palatinoaren arduraduna izandakoa. Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenetan saritu dute (Bordele, Paolo Borciani, Geneva, Pekin, Paris, eta abar) eta RNEren Ojo Crítico saria eta Bartzelonako Palauko Urrezko Domina eman zizkioten. Maiz aritzen da munduko agertoki garrantzitsuenetan eta berekin kolaboratu izan dute M. Argerich, V. Hagen, V. Erben, J. Widmann edo J. Perianes-en tamainako musikariek. Cobra eta Harmonia Mundi zigiluentzat grabatu duen diskografia nazioarteko kritikak txalotu du eta ematen dituzten kontzertuak Europako eta Amerikako irrati kate garrantzitsuenek grabatu eta eman dituzte. Konpromiso sendoa dute sorkuntza garaikidearekin —Peter Eötvös, Cristóbal Halffter, J.M. Sanchez Verdú eta beste hainbaten obrak estreinatu dituzte— eta irakaskuntzarekin: laukoteko kideek Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioan, Madrilgo Goi Maialako Errege Kontserbatorioan, Musikenen eta Salzburgoko Mozarteum Unibertsitatean eskolak ematen dituzte.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana