2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Johannes Pramsohlerek eta bere Ensemble Diderot taldeak J.J. Cassanéa de Mondonvilleren eta Johann Friedrich Meisterren hiruko sonaten eta Dresden, Paris eta Londresko ganbera-musikaren inguruan egindako aurkikuntzen ondoren, ahazturik dagoen genero honetan murgilduko da esploratzaile taldea: hiru biolinerako sonatak.
Interpreteak
Johannes Pramsohler, Roldán Bernabé, Mario Konaka, biolinak
Gulrim Choï, biolontxeloa
Philippe Grisvard, klabea
Programa
"Parisen epaia"
I
Giovanni Gabrieli (1555–1612)
XXI sonata 3 biolinekin
Giovanni Battista Fontana (1571–1630)
16. sonata
Johann Heinrich Schmelzer (1620–1680)
Sonata 3 biolinetara
Johann Fux (1660–1741)
Sonata 3 biolinetarako baxurik gabe
Henry Purcell (1659–1695)
Three parts upon a ground
II
Biagio Marini (1594–1663)
Sonata in eco
Giovanni Battista Buonamente (1595–1642)
Sonata seconda
Carolus Hacquart (1640-1686)
Sonata decima (harmonia parnassia)
Giuseppe Torelli (1658–1709)
Sonata 3 biolinetara
Antoine Dornel (1685–1765)
Sonate en quartuor
Ensemble Diderot
Askoren ustez Reinhard Goebel-en Musica Antiqua Köln ospetsuaren oinordekoetako bat da. Taldearen muina lau musikarik osatzen dute Johannes Pramshler biolinistaren gidaritzapean. Parisen du egoitza Denis Diderot entziklopedista, idazle eta filosofoaren omenez izendatutako taldeak. Beren lana XVII. eta XVIII. mendeetako errepertorioaren interpretazioan oinarritzen da, baita garai horietako musika berreskuratzean ere. Frantzia eta Europako eszenatoki entzutetsuenetan eman dituzten kontzertuengatik txalotu dituzte eta erresidentzia artistikoak egin dituzte Royaumont (Frantzia) eta Alderburgh-en (Britainia Handia). 2018an lehen aldiz Koloniako Filarmonikoan aritu ziren eta erresidentzia bat hasi zuten Reinhard Goebelekin Salzburgoko Mozarteum-en. Beren grabazio diskografiko guztiak Audax Rexords zigiluarentzat egiten dituzte, ezezaguna den edo baztertua izan den errepertorioarekin gehienbat. Beren diskoak arlo honetako erreferentziatzat hartu ohi dira, eta gogo biziz hartu izan ditu publikoak nahiz kritikak. 2014tik orkestra moduan ere aritzen dira, 32 musikaritara arteko proiektuetan, Salieri-ren “Falstaff”, Purcell-en “Dido and Aeneas” edo Haendel-en “Athalia” oratorioa bezalakoak interpretatuz.