2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Interpreteak
Nerea Azcona, harpa
Programa
Henriette Renié (1875-1956)
Pièce symphonique
Paul Hindemith (1895-1963)
Sonata
Gerardo Gombau (1906-1971)
Apunte bético
Silvius Leopold Weiss (1686-1750)
Tombeau sur la mort de M. Baron Cajetan d'Hartig
Mikhail Glinka (1804-1857)
Nocturne mi bemol maiorrean
Jesús Guridi (1886-1961)
Zortzico zarra
Nerea Azcona
Harpa ikasten hasi zen 8 urterekin Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Estibaliz Aldecoa eta María Llanos Calleja irakasleekin, ikasketak kalifikazio altuenarekin amaituz. Orain Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Kontserbatorioan dabil ikasketak amaitzen Christine Icart, Julien Marcou eta Bérengère Sardin irakasleekin. Isabelle Perrin, Elisabeth Colard, Mirjam Schröder, Frédérique Cambreling, Sandrine Chatron eta Celine Landelle harpista internazionalen eskutik klaseak jaso ditu. Hainbat orkestra gaztetan parte hartzen du hala nola EIO, OJSG eta EGOko kide erreserba da. Era berean, beste orkestra, banda eta taldeekin kolaboratzen du horien artean Et Incarnatus eta Korrontzi.
Musikaz haragoko beste arte disziplinekin lan egitea du gustoko, ADOS Teatroa konpainiarekin kolaboratzen du eta Poetika zikloan parte hartu. Aldi berean, bere dantza taldearekin gira nazional eta internazionaletan hartu du parte. 2020an Azul Hirukotea sortu zuen eta talde honekin hainbat kontzertu eman ditu, Kutxaren Ganbera Musikaren Zikloan, Arrasateko Udaberriko Musikaldian etab.
Ikasketak irakaskuntzarekin uztartzen ditu: Pasaiako Musika Eskolan harpa irakasle da eta Kai Alden euskal dantzako irakasle.