2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Laukote italiarrak lehen aldiz jardungo du Hamabostaldian, eta programa guztiz eklektikoa aurkeztuko du, zeinetan ezinbestekoak baitira elkar-ulertze dosi handiak, teknika landua eta sen estilistikoa. Francisco Guerrero eta Luis de Pabloren dizipulu David del Puerto musikagile eta gitarristak idatzitako azken kuartetoaren mundu mailako aurkezpena egingo dute.
Interpreteak
Edoardo Zosi, Liù Pelliciari, biolinak
Benedetta Bucci, biola
Stefano Cerrato, biolontxeloa
Programa
David Del Puerto (1964)
2. kuartetoa*
Claude Debussy (1862-1918)
Hari kuartetoa sol minorrean OP. 10
Animé et très décidé
Assez vif et bien rythmé
Andantino, doucement expressif
Très modéré
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
7. hari kuartetoa OP. 59-1 “Razumovsky”
Allegro
Allegretto vivace e sempre scherzando
Adagio molto e mesto - attacca
Allegro. Thème Russe
*Erabateko estreinaldia.
Quartetto Adorno
Quartetto Adorno nazioartean ezagutzera eman zen 2017ko Reggio Emiliaren “Paolo Borciani” Nazioarteko Lehiaketan, Silvia Colasantiren obra interpretatzeagatik hirugarren saria, publikoaren saria eta sari berezia irabazi zituenean. Lehiaketaren historiako hogeita hamar urteetan ez da beste laukoterik izan horrenbeste aitorpen jaso dituenik. 2018an Quartetto Adornok “V.E. Rimbrotti” hari laukoterako Nazioarteko Lehiaketaren hamargarren edizioa irabaztea lortu zuen; gainera, egonaldi artistikoa eman zitzaion Bruselako “Chapelle Musicale Reine Elisabeth” delakoan. 2019an “Una vita nella musica giovani” sari entzutetsua irabazi zuen eta urte horretatik aurrera CIDIM-ren (Musikaren Zabalkunderako Zentro Italiarra) laguntza izan du. 2019an bertan, Decca Italia zigiluak laukotearen lehen CDa argitaratu zuen, Zemlinsky konpositorearen 3. laukotea op. 19 lanarekin eta Brahms-en Klarinete eta harietarako boskotearekin, Alessandro Carbonare klarinetistarekin batera. Azken denboraldietan Beethovenen laukoterako piezak osotasunean interpretatu ditu Lucca, Vercelli, Cagliari, Urbino eta Veneziako La Fenice eta Cataniako Massimo Bellini Antzokietan.