Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Abenduak 1 osteguna, 19h | La Fundición | Doan, edukiera bete arte
ZINEA CHOREOSCOPErekin
Helduentzako zinea eta dantza
"XXXPLICIT Dance"
(18 urtetik gorakoentzat)
Saioaren komisarioa: Loránd János, Choreoscope festibalaren zuzendaria
Cinedans festibaleko Andreas Hannes-en kolaborazioarekin
Zeintzuk dira dantzaren mugak? Proposamen honetan koreografia eta pornografiaren arteko elkargunea esploratzen dugu. Sexuaren eta dantzaren arteko harreman historikoan inspiratuta, dantza erotikoaren dokumentazioan eta ekintza sexual esplizituekin jarduten duten talde artistikoen eta zuzendarien film-bilduma bat aurkezten dugu.