DANTZALDIA 2022: "Ur"

Bilbao 2022(e)ko Urriak 11
  • DANTZALDIA 2022: "Ur"
    © Mendi Urruzuno

Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.

Urriak 11, asteartea. 19:30h | Arte Ederren museoko atondoa 

Sarrera dohan bete arte

HAATIK | Euskadi

“Ur” 

Urumea ibaiertzeko baserri bateko familia baten kontakizunek bultzatu gaituzte sormen-bidaia honetara. Haren aitorpenek hunkitu, poztu eta haserretu egin gaituzte. Baina, batez ere, gogoeta eginarazi digute.

Zeure burua eraiki zeure etxea eraikiz. Gure etxea, gure bigarren gorputza.

Giza katearen lana: ibaia estali, mendia hondeatu, tontorra ebaki: trenbidea, errausteko planta, aireportua… Eraitsi egin da eraikitako etxea.

Esnatzearen prozesu mingarria: gorputza ikasi, mina deskubritu… Nork bere burua eraiki etxea berreraikiz.”

  • Iraupena: 20 minutu 
  • Hasierako ideia eta planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala.
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Olatz Beobide
  • Ekoizpena: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Maider Agirre, Iurre Aranburu

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana