Dantzaldia 2022: "Antípodas"

Bilbao 2022(e)ko Azaroak 19
  • Dantzaldia 2022: "Antípodas"
    © Javier Fergo

Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.

Azaroak 19, larunbata. 19h. | Guggenheim Bilbao museoko auditorioa

FLORENCIA OZ – ISIDORA O´RYAN | Sevilla

“Antípodas”

Premio Artista Revelación del Festival de Jerez 2021

«Denok daukagu doble bat, antipodetan bizi dena”

Julio Ramón Ribeyro 

Proposamen bisual eta sentsorial honetan bi emakumeren koexistentzia gauzatzen da. Erromantizismotik hainbatetan aipatu da Doblearen figura mitikoa literaturan, zinean eta filosofian. Esandako topikoa bere dualtasunaren eta identitatearen aurrean aurkitzen den izakiarena da, eta harengan inspiratuta erlazionatzen dira bi interpreteak eszenan.

Florencia Oz eta Isadora O'Ryan bikiak estetika minimalista eta garaikidean murgiltzen dira. Harmonia, simetriaren dotorezia eta oreka bilatzen dituzte, bakar bat zireneko bidaia kontatzeko, batek bere burua izateko bestea izateari utzi zion unekoa.

Haietariko baten dantzak, flamenkoak, perkusioak eta poesia bisualak eragina dute bestearen ahotsean, musika-tresnan, melodian eta abesten duen poesian.

Baliteke bat bidaia transatlantikoan eta dantza flamenkoan jaio izana, eta bestea biolontxeloan eta konposizio burutsu eta abangoardistan. Hari, ahots, keinu eta mugimendu artean, etorkizuneko oroitzapenak eta ametsak gogora dakartzan elkarrizketa poetiko honek maitasunetik jartzen ditu auzitan nia amaitu eta bestea hasten den bazterrak.

  • Iraupena: 50 minutu
  • Jatorrizko ideia: Florencia Oz eta David Coria 
  • Zuzendaritza: David Coria
  • Koreografia: Florencia Oz
  • Musika-konposizioa eta interpretea: Isidora O'Ryan 
  • Argien diseinua: Olga García
  • Jantzien diseinua: Belén de la Quintana

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana