Rataplan 2024: "Glamping"

Barakaldo 2024(e)ko Irailak 21
  • Rataplan 2024: "Glamping"

2024ko Rataplan Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Hiru lagun, hiru nortasun, hiru izaera oso desberdin, oporrak elkarrekin pasatzeko abenturan murgilduko dira. Baina bizikidetza ez da beti erraza izaten. Eta gatazkek kanpinzaleen egunerokoan parte hartzen dute. Gure pertsonaiek gaindituko al dute espazio komun bat dotoreziaz partekatzeko erronka? Zer gertatzen da gauzak aldrebesten direnean? “Tratuak maitasuna eragiten du” diote… Glamping giza harremanei buruzko ikuskizuna da. Gutako edonor izan gaitezke ikuskizunean azaltzen den tentsioan dagoen pertsonaia eta egoera ahalik eta ondoen konpondu nahian dabilena. Keinu-antzerkia, musika, aireko akrobazia, dantza eta swing klown moduan. Dena galduta dagoela ematen duenean… sormena sortuko da eta ustekabeko bide bat irekiko da. 

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaSu.Ma
  • Data 2024(e)ko Irailak 21
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAnaien Parkea

    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan

Non