Off Lokal espazio ez-konbentzionaletan tokiko taldeen proposamen dramatikoa da. Ikusleenganako hurbiltasuna eta begirada zuzena da bere nortasun-ezaugarria.
Datak: urriak 17, 18, 19 eta 20
Topalekua: Amarika plaza.
Taldeak: Carmen San Esteban / Ékoma Teatro / El Mono Habitado
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Justicia - Carmen San Esteban
Janaria alferrik galtzeak bilioi bat dolarretik gorako galera eragiten dio urtero munduko ekonomiari. Ospakizun arrunt bat tarteko, janaria izango da gure protagonistak biziari buruz duen ikuspegia ispiluaren aurrean jartzeko aitzaki.
Emakume "pobre” eta emakume "aberats" banaren bidez, nork bere ideologia aztertzeko aukera izango du.
Talde artistikoa.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Una Comedia de estos Tiempos - Ékoma Teatro
“Aurelio eta Justino ezin dira egonean geratu lehenago bizi izan dituzten garaiak gogora dakarzkien politika totalitario jakin batzuk zabaltzen eta hedatzen ari direla ikusita. Adinekoentzako egoitzan bizi dira, eta beste lagun batzuekin batera, plan bai ekingo diete adiskide biek." Eszenaratze zainduko lana, non aktore-lana, hitzen erabilera eta istorioa bera diren protagonista nagusi; Una comedia de estos tiempos pieza estetikoki eder eta delikatua da, entretenitzeaz gain hausnarketara ere gonbidatzen gaituena.
Talde artistikoa
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
La Buena Letra - El Mono Habitado
Bikote protagonista xarmangarria da… baina, aldi berean hein batean “kezkagarria” ere bai: bizilagunak “zoriontsu” egiten eman du bizitzaren zati handi bat, erdizka faltsifikatzaileak, erdizka aingeru guardako!.
Kontua hasi zen, behin batean, norbaitek akatsez beren postontzian utzitako gutun bat berridaztea erabaki zutenean, haren edukia "hobetzeko” asmoz.
Harrezkero, eta ongia egiten ari direlako sentsazioak hartuta, beste inori zuzendutako gutun, jakinarazpen, postal eta abar irekitzen dituzte, eta horietako informazioa eta errealitatea manipulatzen dute, bizilagunen “ongizatea” xede.
"Ipuin" gotiko domestiko baten aurrean gaude.
Talde artistikoa
15 euro. Leku murriztuak.
Ez dago abonamenduen salmentarik, sarreren salmenta baino ez.
Sarreraren aurreko salmenta: irailak 23, 24 eta 25.
Principal Antzokiko lehiatiletan eta 945 161045 telefonoan: 16:00etatik 20:00etara
Online: www.principalantzokia.org
Ohiko salmenta:
Irailaren 26 tik urriaren 1era arte: 945 161045 bakarrik telefonoz (osteguna eta ostirala 16:00etatik 18:00etara eta larunbata 11:00etatik 13:30etara) eta online.
Urriaren 1etik aurrera:
Udal Antzoki Sareko lehiatila Turismo Bulegoan egongo da (Espainia Plaza 1), asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era.
Gizarte etxeetako lehiatiletan ikuskizuna baino ordu bat lehenago.
Telefonoz 945 161045, lehiatilaren ordutegian.
Online: www.principalantzokia.org