2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
"Sasiadiskideak" kontzeptua da abiapuntua, hau da, ortografia edo antzeko ahoskera daukaten hitzak, baina esanahi guztiz desberdinak dituztenak. Miguel eta Guillem adiskidetasun-harreman semantiko faltsu bat eraikitzen saiatzen dira, antzekoaren eta desberdinaren arteko kontraste-espazio batean kokatuz, haien eta errealitatearen beraren artean, hitzen, keinuen eta objektuen bitartez diskurtso absurdo, zoro eta dibertigarria sortuz.
Falsos Amigos La Poderosa espazioko (Bartzelona) CRUZADOS programaren esparruan sortu zen. “O Rumo do Fumo” Portugalgo Errepublikak finantzatutako kultura-egitura da (Kultura, Arteen Zuzendaritza Nagusia).
Garantir Cultura, Compete 2020, Portugal 2020 eta Europar Batasunak finantzatutako proiektua da, EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.
Fitxa artistikoa: