Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Gaviota"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 24
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Gaviota"

 
Lan berri batekin datorkigu Guillermo Cacace zuzendari argentinar ospetsua (Mi hijo solo camina un poco más lento, El mar de noche, La enamorada).

Anton Txekhoven Kaioa lanaren bertsio libre bat da, Juan Ignacio Fernández dramaturgoak egina, eta Txekhovenganako interesa inoiz galtzen ez duen Guillermo Cacacek zuzendua. Ikusleen artean bost emakumek, bost antzezlek, mahai baten bueltan eserita, antzerki-esperientzia original eta hurbila sortuko dute. Cacaceren aburuz, planteamendu hori ustekabe bati zor zaio, hein handi batean; izan ere, entseguak amaitzear zituztela, azken entsegu-saioan, zuzendariak mahai baten inguruan eserita aritzeko eskatu zien antzezleei, eta, hara, “begi-bistakoa zenez gero, onartu behar izan genuen: molde berri horretan lana sendoagoa zen, pisua irabazten zuen, aurreko sei hilabetetako entseguetan ez zuen pisu bat”.

Ikusleen artean eserita dauden bost aktore aparten lanari esker, zuzendari ospetsuaren apustu berriena antzerki-esperientzia guztiz berritzailea bihurtu da.

  • Artistak: Clarisa Korovsky, Marcela Guerty, Paula Fernández Mbarak, Muriel Sago, Romina Padoan
  • Egilea: Juan Ignacio Fernández, Guillermo Cacace
 

 

 


Laburrean

Non