Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Dragoi Bola-tik infinitura" erakusketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Dragoi Bola-tik infinitura" erakusketa

Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.

Erakusketak 26 ilustratzaileren lana biltzen du, mangak izan duen egile garrantzitsu, itzal handiko eta maiteetako baten lana, Akira Toriyamarena, berrinterpretatzeko.

80ko hamarkadaz geroztik, Dragon Ball eta Dr. Slump manga eta animeek milioika zale gozarazi dituzte munduan zehar. Lan horietan, irakurleok gainezka ikusi ditugu sormena, irudimena eta umorea, baita karismaz eta nortasunez beteriko pertsonaia kutunak ere. Ahaztu gabe, nola ez ba, ibilgailuen bere diseinu zoragarriak eta era guztietako tramankuluenak, baita adibidez, Dragon Quest bideojokorako bere pertsonaienak ere.

Parte hartzen duten autoreak:
Garluk Aguirre, Mikel Antero, Jordi Bayarri, Arubashi (Alba Cardona), Anabel Colazo, Borja Crespo, Enkaru, Aitor Etxebeste, Irina Hirondelle, Iñaki Holgado, Jon Juárez, Joseba Larratxe (Josevisky), Garbiñe Martiarena, Isara Miau, Gorka Ortega “Mac”, Patxi Peláez, Dani Ruiz, Studio Kôsen, Aritz Trueba, Paul Urkijo, Olaya Valle, María Vaz-Romero, Wakaiki.

Komisarioa: Jorge Madejón

Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. Larunbat eta jaiegunetan: 11:00- 14:00 / 17:00-20:00

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non