Ilargiaren alabak lanak bidaia zikliko bat egitera gonbidatuko gaitu, emakume guztien bizitzan barrena. Une intimo, dibertigarri, etsigarri eta atsekabetuak uztartzen dira bertan, sentiberatasunez, baina, aldi berean, baita dagokien gordintasun guztiarekin ere. Existentziaren faseei buruzko kontakizun berri bat osatzeko ahalegina da, iruditeria kolektiboan iraun dezan, gure iragan hurbileneko emakumeen lekukotasunak begirada berri eta errukitsu batekin berriro jaso ditzan, eta, aldi berean, gure egunerokotasuneko ohiko eszenetan barnera dadin.
Musika ikuskizunerako propio sortua da, sorkuntza-prozesutik berean, eta lanaren beste pertsonaia bat balitz bezala ageriko da, bizitasun eta indar handiz.
Ikuskizun zoragarri, zirraragarri eta delikatua da, hainbat lengoaia eszeniko uztartzen dituena, lanabes hartuta gorputzak, hitzak, poesia, sinboloak eta musika. Limbo Pez konpainiaren muntaia berri hau emakumeek sentitu, diseinatu eta sortu dute, publikoaren erraiak astintzeko asmoz.
Hitzordu ezinbestekoa da antzerkizaleentzat... Eta baita bere burua ezagutu nahi duen emakume ororentzat ere.