Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Casting Lear"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 31
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Casting Lear"

Andrea Jiménez dugu Casting Lear honen sortzailea. Shakespeareren Lear Errege klasikoaren bertsioa da; bertan, fikzioaren eta errealitatearen arteko gurutzaketak ikertzen ditu, antzerkiaren eta performancearen artekoak, eta aitatasunari, maitasunari eta barkamenari buruz hausnartzen du. Hona egilearen azalpen-hitz batzuk: “Ni Cordelia naiz, antzerki-zuzendaria. Beste Cordelia hura bezala, ni neu ere Learren bila abiatuko naiz, hari aurrez aurre begiratzera ausartuko naiz, eta hura barkatzen saiatuko. Eta agertoki batetik egingo dut”.

Gauero-gauero, Lear izango da aktore desberdin bat; gauero-gauero, emanaldia ezagutzen ez duen aktore desberdin bat aita posible bat izango da, antzokian hitz egitera eseri nahi duen aita bat.

Andrea Jiménez egungo antzerkigintzan indar handiz ospea irabazten ari da, batere zalantza gabe.”El Ojo Crítico” Antzerkigintza saria irabazi zuen 2019an, Teatro en Vilo konpainiarekin egindako ibilbideagatik.Oraingoan, Andreak fikzioaren eta errealitatearen arteko gurutzaketak ikertzen ditu, antzerkiaren eta performancearen artekoak, William Shakespeareren Lear Erregeren egokitzapen ausart, hauskor eta ludiko baten bidez.

  • Artistak: Andrea Jiménez eta Juan Paños-ekin batera, aktore desberdin bat arituko da gauero.
  • Konpainia: Andrea Jiménez, Barco Pirata, Teatro de la Abadía
  • Egilea: Andrea Jiménez
  • Zuzendaritza: Andrea Jiménez, Úrsula Martínez
  • Dramagintza: Andrea Jiménez, Olga Iglesias
 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaAndrea Jiménez, Barco Pirata, Teatro de la Abadía
  • Data 2024(e)ko Urriak 31
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Félix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Félix Petite Antzokia

Non