Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: egitaraua

Santurtzi 2024(e)ko azaroaren 3(e)tik 2024(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: egitaraua

Santurtziko 2024ko Antzerkia Jaialdia azaroaren 3tik abenduaren 1era bitartean ospatuko da.

Azaroaren 3tik abenduaren 1era, antzerki klasikoan hasi eta Santurtziko talentu  gazteen sormen lanik berritzaileenak batzen dituen programaziorik behinenaz gozatu ahal izango dugu,

Antzerki jaialdiaren berrogeita bostgarren ekitaldi honek antzezle bikainak batuko ditu,  hala nola Vicky Luengo, Carlos HIpólito, Beatriz Argüello, Juan Messeguer, Carmen Morales, Jose Troncoso, María Adanez eta Eneko Sagardoi; eta zuzendari nahiz dramaturgo handiak diren Sergio Peris Mencheta, Juan Carlos Rubio eta Juan Carlos Fisher.

Santurtziko Antzerki Jaialdiak, antzezlan eta estilo sorta zainduarekin, 17 proposamen aurkeztuko ditu, horietako asko arrakasta handikoak, sari eta aipamen garrantzitsuak dituztela. Horretaz gain, ekoizpen berriak ere izango ditugu, horietako bat erabateko estreinaldia eta beste 5, Euskadin estreinatuko direnak. La Celestina edo Bodas de sangre bezalako lan klasikoen moldaketetatik hasi eta hizkuntza eszeniko eta narrazio-teknika berriak aztertzen dituzten abangoardiako beste ekoizpen batzuetaraino.

Aurten, ia mende erdia betetzen dugun honetan, ekoizpen handien eta artista ezagunen aldeko apustua egiteaz gain, etengabeko berrikuntzaren garrantziaz eta loratzen ari den sormenari zor zaion bultzadaz jabetuta, Santurtziko talentu gazteen sorkuntza berriei eskainitako sail bat sortu dugu, propio, antzerkiaren etorkizuna horietan datzala uste baitugu. Ildo horretan, hiru proposamen ditugu, oso desberdinak hirurak: “Esta tarde en Mentxaka” (pabiloi 6), “Eros” (Ixo antzokia) eta “Yo soy azul” (La Chivata Teatro). Hiru-hirurek aurre egiten diete ohiturak ezarritako moldeei. Gainera, etengabe aldatzen ari den munduan, arte eszenikoak bizirik mantentzen direla, aurrera egiten dutela eta gogoetarako, berrikuntzarako eta giza konexiorako espazioa ziurtatzen dutela erakusten duten narratiba freskoak proposatzen dituzte.

EGITARAUA:

Azaroak 3, igandea | 19:00

Azaroak 7, osteguna | 20:00

Azaroak 8, ostirala | 20:00

Azaroak 9, larunbata | 20:00

Azaroak 10, igandea

Azaroak 13, asteazkena | 20:00

Azaroak 14, osteguna | 20:00

Azaroak 15, ostirala | 20:00

Azaroak 16, larunbata | 20:00

Azaroak 17, igandea | 20:00

Azaroak 22, ostirala | 20:00

Azaroak 23, larunbata | 20:00

Azaroak 24, igandea | 20:00

Azaroak 28, osteguna | 20:00

Azaroak 30, larunbata | 20:00

Abenduak 1, igandea | 20:00

serantes.com

Laburrean

Non