Elkarren lagunak diren bi bikote ostegunero gelditzen dira afaltzeko duela hamabi urte baino gehiago. Nicolás eta Eli iritsi dira jatetxera, baina lagunak ez. Minutuak pasa ahala, lagunen atzerapen misteriotsu eta ezohikoak kezka piztuko die: Zergatik iristen dira beti berandu? Zer gara gu haien bien bizitzan?, Antzezlanak hausnarketa egiten du gai garrantzitsu bati buruz: nola ikusten dugu geure burua gizartean.