Emakume eredugarria izan al zen, egiaz, Hellen Keller, ¿la mujer maravilla? Chévere konpainiaren eskutik datorkigu lan hau, narratiba ofiziala kolokan jarri dituen lan-sorta baten ondoren (Citizen, Eurozone, Fillas Bravas, Eroski Paraíso, Curva España, N.E.V.E.R.M.O.R.E.), zeinetan tokiko istorioa, memoria kolektiboa eta esperientzia pertsonala gurutzatzen baitira.
Helen Kellerrek ospe handia irabazi zuen mundu zabalean, iturri ofizialen arabera unibertsitate-titulua lortu zuen lehen pertsona gor eta itsua izan zelako. Harvarden lortu zuen titulua, 1904an. Hori da, behintzat, memoria kolektiboan geratu dena, desgaitasunei aurre egin eta horiek gainditzeko eredu apartatzat jotzen duena. Alabaina, haren bizitzean sakondu ahala, bestelako alderdi batzuk azaldu dira argira, alderdi asaldagarriak, sistematikoki ezkutatu izan direnak. Harrigarria den arren, azken urteetan Helen Kellerren istorioa faltsua dela dioen kanpaina zabaldu izan da, masiboki zabaldu ere, sare sozialetan; tartean, bada firma-bilketa bat Change.org plataforman, haren izena Historiatik ezabatu dadin eskatzeko. Horiek horrela, jakin-mina piztu izan da, Kellerren istorioa publikoarekin partekatzea eskatzen duen jakin-mina.
Emanaldi irisgarria gorrentzat edota entzumen desgaitasuna duten personentzat. Ikuskizun hau zeinu-hizkuntza (ZHE) eta ahoz (gaztelaniaz) emango da.