LABO XL Jaialdia 2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko azaroaren 14(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • LABO XL Jaialdia 2024

Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa 2024ko azaroaren 14tik, osteguna, 17ra, igandea, egingo da. Arte bizien 4 eguneko ospakizuna, proposamen eszeniko garaikidez betea, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, Tabakalerako eta inguruetako hainbat espazio hartuko dituena. Artistak, kultur eragileak, erakundeak eta publikoa elkartzen diren topagune hurbil eta irekia.

Egitaraua bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenez elikatzen da, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte zein beteranoen lan eszenikoetan jartzen da arreta, bereziki, dantza, antzerkia eta zirkuko dramaturgia berrietan. Edizio honek 21 konpainien 21 ikuskizun izango ditu, 2 erabateko estreinaldi, 3 estreinaldi nazional eta 6 estreinaldi Euskadin. Pieza batzuk publiko helduarentzat izango dira eta beste batzuk, igandeko jardunaldia kasu, familia osoarentzat zuzenduak. Helburua dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea da.

Egitaraua iturri desberdinetik ateratzen da. Alde batetik deialdi publikoaren eta egonaldi artistikoen emaitzak daude, bestetik zuzendaritza artistikoaren erabakia, eta baita ere, ohiko laguntzaileekin egindako elkarlana, besteak beste, EKE-kin (Euskal Kultur Erakundea) edo DZM Jaialdiarekin.

Egitaraua osoa

Azaroak 14, osteguna

Azaroak 15, ostirala

  • 11:00 Bileratxoak: negozio-mahaiak, artistak eta programatzaileak.
  • 13:30 Irene Naranjo "Jaranda" (dantza/Extremadura/estreinaldia Euskadin).
  • 17:00 Hanna Schaar "Fassade" (dantza/Austria/estreinaldi nazionala).
  • 17:15 Lucía Montes y Mado Dallery "After the Drop" (dantza/Madrilgo Erkidegoa/erabateko estreinaldia).
  • 17:45 Eva Guerrero "Entre cuerpos" (dantza/Euskadi/erabateko estreinaldia).
  • 18:30 Gu!atari "Cemento cola" (dantza/Andaluzia/erabateko estreinaldia).
  • 20:00 "Spectrum" asta (dantza/Portugal/estreinaldi nazionala).

Azaroak 16, larunbata

  • 10:00 SAREA "Dirulaguntza eskaera aurkezteko gako praktikoak" (Euskadi).
  • 11:15 Rui Pires " Confluencia Euskadi Portugal" hitzaldia (Portugal).
  • 12:30 Neskena "Badoa" (dantza/Frantzia/estreinaldi nazionala).
  • 13:00 Gebra Sera "EDN aurkezpena: gure lurraldeko dantzaren sektorerako aukera berriak" (Euskadi).
  • 17:00 Larrua proiektua "Shot the Target" (dantza/Euskadi).
  • 17:30 Halako Ezpala "Motxila" (zirkua/Nafarroa/estreinaldia Euskadin).
  • 18:30 Emilio Manzano "Volverse pequeño" (antzerkia/Andaluzia/estreinaldia Euskadin).
  • 20:00 Piszifaktoria "Hau gerra bat da" (antzerkia/Euskadi).

Azaroak 17, igandea

  • 10:00 EDADEI 5: Mugimendu tailerra + irakaskuntza jardunaldia (Irene Naranjo + ADDE Dantza).
  • 11:00 Elirale Konpainia "O!" (dantza/Frantzia).
  • 12:30 Elirale Konpainia "O!" (dantza/Frantzia).
  • 17:00 "Ollos cara adentro" (dantza/Galizia).
  • 17:30 "Yügen" banda (zirkua/Nafarroa).
  • 18:30 Fernándo López "No más versiones: El amor brujo" (dantza/Madrilgo Erkidegoa/estreinaldia Euskadin).
  • 20:00 Clara Ingold "Paloma de parque" (antzerkia/Balear Uharteak/estreinaldia Euskadin)
LABO

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko azaroaren 14(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non